Hasiera
Loading
loading..

PRIBATUTASUN POLITIKA

HEDAPEN GLOBAL SERVICES, S.L. (aurrerantzean, HEDAPEN) erabat konprometituta dago datu pertsonalen babesari aplikagarri zaion Espainiako eta Europako legeria betetzearekin, eta ezarritako betebeharrak osorik betetzen direla bermatzen du, baita Datu Pertsonalak Babesteko 3/2018 Lege Organikoan eta 2016/679 Europar Batasunaren Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorreko neurrietan jasotako xedapenak ezartzen direla ere.

HEDAPENek erabiltzaileen eskura jartzen du baltzuaren Pribatutasun Politika hau datu pertsonalak tratatzeko, eta alderdi hauei buruzko informazioa ematen die haiei:

• Tratamenduaren arduradunaren identitatea eta horrekin harremanetan jartzeko datuak.
• Tratatutako datuak, horien helburuak eta horiek gordetzeko epeak edo irizpideak.
• Tratamenduaren oinarri juridikoa.
• Zure datu pertsonalen jasotzaileak.
• Erabiltzaile guztiei dagozkien eskubideei eta eskubide horiek erabiltzeko prozedurari buruz.

1. TRATAMENDUAREN ARDURADUNA.

Identitatea: Hedapen global services, S.L.
IFK: B95522082
Posta-helbidea: Parque Científico y Tecnológico de Bizkaia, Ibaizabal bidea, edificio 101, 48170 Zamudio (Bizkaia)
Harremanetarako telefonoa: 94 656 79 18
Harremanetarako helbide elektronikoa: rgpd@hedapengs.com

2. DATU PERTSONALEN TRATAMENDUA

Bezeroen datu pertsonalen tratamendua

a. Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Bezeroek ematen diguten informazioa helburu hauekin tratatzen dugu HEDAPENen dihardugunok:

i. Kontratatutako zerbitzuak kudeatu, administratu eta ematea. Testuen itzulpen-zerbitzuak emateko merkataritza-harremana kudeatzea eta mantentzea, bai eta horren zerga- eta kontabilitate-administraziorako ere.
ii. Merkataritza-jakinarazpenak bidaltzea. Baimena eman baduzu, merkataritza-, sustapen- edota marketin-ekintzak egitea, helburu sozialarekin eta lanbide-jarduerekin zerikusia duen edozein bide erabiliz (elektronikoak barne, berariaz baimentzen direnak).

b. Legitimazioa
Zure datuak tratatzeko lege-oinarria kontratua gauzatzea da, bai eta interesdunaren berariazko adostasuna ere, eman duen kasuetan.

c. Jasotzaileak

i. Zure datuak zerbitzua emateko beharrezkoak diren administrazio publiko eskudunei eta Zerga Agentziari jakinaraziko zaizkie.

d. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak zerbitzua emateko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Amaitutakoan, datuak legez behartuta gordeko dira.
Azkenik, eta horretarako baimena eman duzun guztietan, HEDAPENek zure datuak gordeko ditu, zuretzat interesgarri izan daitezkeen produktuak, jarduerak eta zerbitzuak egunean izan ditzazun.

Hornitzaileen datu pertsonalen tratamendua

a. Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Hornitzaileek ematen diguten informazioa helburu hauekin tratatzen dugu HEDAPENen dihardugunok:

i. Kontratatutako produktuak eta zerbitzuak kudeatu, administratu eta ematea. Zerbitzuak emateko merkataritza-harremana kudeatzea eta mantentzea, bai eta horren zerga- eta kontabilitate-administraziorako ere.

b. Legitimazioa
Zure datuak tratatzeko lege-oinarria kontratua gauzatzea da, bai eta interesdunaren berariazko adostasuna ere, eman duen kasuetan.

c. Jasotzaileak
i. Zure datuak zerbitzua emateko beharrezkoak diren administrazio publiko eskudunei eta Zerga Agentziari jakinaraziko zaizkie.

d. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Emandako datu pertsonalak zerbitzua emateko beharrezkoak diren bitartean gordeko dira. Amaitutakoan, datuak legez behartuta gordeko dira.
Azkenik, eta horretarako baimena eman duzun guztietan, HEDAPENek zure datuak gordeko ditu, zuretzat interesgarri izan daitezkeen produktuak, jarduerak eta zerbitzuak egunean izan ditzazun.

Web-orriaren harremanetarako inprimakian jasotako datu pertsonalen tratamendua

a. Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
HEDAPENen inprimaki horien bitartez jasotako informazioa, zure kontsultei erantzuteko, erreklamazioak kudeatzeko, edo, eskatzen baduzu, merkataritza-informazioak bidaltzeko tratatzen dugu.

b. Legitimazioa
Zure datuak tratatzeko lege-oinarria interesdunaren berariazko adostasuna da.

c. Jasotzaileak
Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak hala agintzen ez badu behintzat, eta ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusten.

d. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Kontsultei eta erreklamazioei erantzuteko behar den denboraz baino ez ditugu gordeko datuak. Azkenik, eta horretarako baimena eman duzun guztietan, HEDAPENek zure datuak gordeko ditu, zuretzat interesgarri izan daitezkeen produktuak, jarduerak eta zerbitzuak egunean izan ditzazun.

3. ERABAKI AUTOMATIZATUAK, PROFILAK ETA ERABILITAKO LOGIKA

Ez da, inoiz, erabaki automatizatuetan oinarritutako tratamendurik aurreikusten.

4. ESKUBIDEAK

• Zure datuak ematen dizkiguzunean, zein dira zure eskubideak?
Edonork du HEDAPENen hari dagozkion datuak tratatzen ari garen ala ez baieztatzeko eskubidea.Era berean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak xedatu duen bezala, eskubide hauek dituzula jakinarazten dizugu:

  1. Zure datuak eskuratzeko eskubidea: Zure datuak eskuratzeko eskubidea duzu, zein datu tratatzen ari garen jakin dezazun.
  2. Zure datuak zuzendu edo kentzea eskatzeko eskubidea: Egoera jakin batzuetan, guk tratatzen ditugun zure datu okerrak zuzentzeko eskubidea duzu, edo, are gehiago, datu horiek ezabatzea eskatzeko, baldin eta, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.
  3. Zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea: Egoera jakin batzuetan, zure datuen tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea izango duzu. Horrelakoetan, jakinarazten dizugu erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gordeko ditugula datuok, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak xedatu duen bezala.
  4. Zure datuen eramangarritasunerako eskubidea: Egoera jakin batzuetan, zuri dagozkizun eta eman dizkiguzun datu pertsonalak ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean jasotzeko eta haiek tratamenduaren beste arduradun bati helarazteko eskubidea izango duzu.
  5. Datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea: Egoera jakin batzuetan eta zure egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik, zure datuen tratamenduari aurka egiteko eskubidea izango duzu; horrelakoetan, tratatzeari utziko genioke, ezinbesteko arrazoi legitimoengatik edo erreklamazio posibleak egikaritu edo defendatzeagatik ez bada behintzat.

• Noiz erantzungo dizugu eskaerari?
Ahalik eta lasterren erantzungo diegu zure eskaerei, eta, nolanahi ere, zure eskaera jasotzen dugunetik hilabeteko epean. Epe hori beste bi hilabetez luzatu ahal izango da, beharrezkoa izanez gero, kontuan hartuta eskabideen konplexutasuna eta kopurua. Arduradunak luzapenaren berri emango dio interesdunari, eskaera egin eta lehenengo hilabetearen barruan.

• Zure baimena kentzeko eskubiderik al duzu?
Interesdunak baimena edonoiz kentzeko eskubidea du, baina horrek ez du eraginik izango kendu aurreko baimenean oinarritutako tratamenduaren zilegitasunean.

• Nora jo behar duzu zure eskubideak egikaritzeko?
Aitortutako eskubideak egikaritzeko, interesduna harremanetan jarri ahal izango da helbide elektroniko honen bidez: rgpd@hedapengs.com. Edo, nahi badu, HEDAPENi idatzi ahal izango dio “Tratamenduaren Arduradunak” atalari buruzko lehenengo atalean adierazitako helbidera.

• Erreklamatzeko eskubiderik al duzu?
Bai. Zuk, batez ere zure eskubideak egikaritzean gogobetetzerik lortu ez baduzu, kontrol-agintaritza nazionalari erreklamazioa aurkezteko eskubidea duzu; horretarako, Datuak Babesteko Espainiako Agentziara jo behar duzu. www.agpd.es.

5. DATUEN KATEGORIA

• Datu-kategoria hauek tratatzen dira:

o Identifikazio-datuak
o Posta-helbideak edo helbide elektronikoak
o Merkataritza-informazioa
o Datu ekonomikoak

• Babes berezidun datuak: Ez da babes berezidun daturik tratatzen.

Layout mode
Predefined Skins
Custom Colors
Choose your skin color
Patterns Background
Images Background