Teknologia berrienen erabilera
Proiektuen kudeaketa pertsonalizatua
Neurrira egindako aurrekontu lehiakorrak
Entrega-epe malguak
Pribatutasun eta konfidentzialtasun bermeak
Esperientzia (gure bezeroek babesten gaituzte)
Teknologia berrienen erabilera
HEDAPEN GLOBAL SERVICESek teknologiaren alde egin du, kudeaketa eta ekoizpenarentzako funtsezko elementu gisa.
Gure itzultzaile espezializatuen taldeak itzulpenak egiteko plataforma moldaerraza eta abangoardiakoa erabiltzen du (SDL Trados Studio), zeinari esker jatorrian edozein formatutan dauden testuak itzul daitezkeen kalitate maila altuei eutsita, eta kostu txikiak eta epemuga laburrak eskaintzen dituen.
Teknologia hori bezero bakoitzarentzat prozesatutako informazio guztia bi hizkuntzatan gordez osatzen diren datu-baseen sorreran oinarritzen da (itzulpen-memoriak). Itzuli behar diren testu berriak aztertu eta hari dagokion datu-basearekin alderatzen dira, aurretik itzuli zenarekin bat datorren itzulpena lortzeko, azkarrago eta merkeago.
Programaren azken bertsioa dugu, eta baita hari erabilera onena emateko prestakuntza eta ziurtagiriak ere.
Proiektuen kudeaketa pertsonalizatua
Bezero bakoitzak bere behar zehatzak ditu, eta haiei moldatzen gara irtenbide egokiena emateko.
Zerbitzu bakoitzerako proiektu-buru bat hautatzen dugu, zeina proiektua burutzeaz arduratuko den proiektua garatzen den bitartean, eta zeinak lan horrentzako esleitu den taldea gainbegiratzeaz arduratzen den. Gutxienez bi pertsonak hartzen dute parte beti landutako hizkuntza-bikote bakoitzeko: Proiektuaren gaian aditua den bertako itzultzailea, eta zuzentzailea, zeinak dokumentuaren kalitatea ziurtatzen duen eta hari azken formatua ematen dion.
Bezeroak proiektuari buruzko informazioa (eskaintza, jatorrizko dokumentuak eta itzulitakoak, fakturak, eta abar) emango dion Intranet batean sartzeko aukera izango du.
Neurrira egindako aurrekontu lehiakorrak
Gure funtsezko balioa itzulitako testuen kalitatea da. Hortik abiatuta, tarifa oso lehiakorrak eskaintzen ditugu, zerbitzu bakoitzean adituak diren profesionalen taldeen bitartez.
Errepikapenengatik eta bezero bakoitzaren memoria pertsonalizatuko segmentuekin bat egiten dutenengatik deskontuak aplikatzen ditugu.
Lankidetzarako esparru-akordioak adosten ditugu zerbitzuaren urteko baldintzak zehazteko (tarifak, deskontuak, entrega-epemugak…) kudeaketa administratiboa eta komertziala errazte aldera.
Entrega-epe malguak
Entrega-epe egokiak proposatzen ditugu prozesatzeko hitzen eta testuen konplexutasunaren arabera.
Halere, jakin badakigu batzuetan entrega-epea baldintza batzuen mende daudela. Proiektuaren premiaren arabera, bezeroei proposatutako epeak murrizteko aukera eskaintzen dugu, bai lana itzultzaile gehiagoren artean banatuta (aurretik bezeroak horretarako baimena ematen baldin badu, jakina, emaitzaren kalitatean zerikusia izan dezakeela kontuan hartuta) edo premiazko errekarguak aplikatzen.
Pribatutasun eta konfidentzialtasun bermeak
HEDAPEN GLOBAL SERVICES-ek Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa betetzen du.
Gainera, gure bezeroek proiektu bakoitzean ekarritako dokumentazio guztiaren konfidentzialtasun osoa bermatzen dugu. Sarbide pribatuko tresnak ditugu (ftp, intranet), non informazio guztia babesten dugun. Fitxategi horietarako sarbidea bezero enpresak baimendutako erabiltzaileei zein prozesuan parte hartzen duten itzultzaileei mugatzen diegu. Azken horiek konfidentzialtasun-kontratu bat sinatu dute aurretik.