Hasiera
Loading
loading..

Nor garen

Itzulpengintza eta bideo-jokoen, softwareen eta webguneen lokalizazioak egiten dituen enpresa gara.

Nazioartean hedatzearekin, hainbat hizkuntzatan komunikatzearekin eta erakundeen berrikuntzarekin lotutako jardueretan lagun zaitzakegu.

Gure langileen goi-mailako prestakuntzari esker, eta tresna informatiko berrienak baliatuta, mota guztietako dokumentuak kudeatzen ditugu, idatzizkoak zein elektronikoak, arlo zientifikoan zein teknikoan gehien erabiltzen diren hizkuntzetan. Ondorioz, erakundeei komunikazio eraginkorra eta kalitatezkoa lortzen laguntzen diegu, euren nortasuna, irudia eta sinesgarritasuna indartze aldera.

TRANSMITITUTAKO INFORMAZIOAREN KALITATEAK HARTZAILEAN KONFIANTZA sortzen duela da gure entseina.

Gure inguruko enpresek goi maila teknologikorantz aldatzen ari direla badakigu eta, arlo horretan eskaintzen ditugu zerbitzuak, hain zuzen ere.

Itzulpengintza-enpresa gisa, esperientzia zabala dugu zientziaren eta I+G-ren arloan eta, horri esker, kalitate handiko lana bermatzen dugu espezializazio handia behar duten eta oso zehatza eta etengabe eboluzionatzen ari den terminologia erabiltzen duten arloetan (biozientziak, medikuntza, energia, ingurumena, fabrikazio aurreratua, ingeniaritza, etab.).

 

Layout mode
Predefined Skins
Custom Colors
Choose your skin color
Patterns Background
Images Background