Zuzenketa espezializatua
Orrazketa zientifikoa
Audio eta bideo transkripzioak
Testuen edizioa
Maketazioa
Azpititulazioa
Interpretazioak
Itzulpen memorien eta glosario terminologikoen kudeaketa
Zuzenketa espezializatua
Testuen orrazketa eta zuzenketa (proofreading) zerbitzuak bertako adituek egiten dituzte, ortografia, sintaxi, terminologia eta formatu aldetik jomuga hizkuntzan ahalik eta kalitate onena izan dezaten.
Orrazketa zientifikoa
Arlo akademikoko eta profesionaleko testuak (artikulu zientifikoak, tesiak, eta abar) orraztu eta zuzentzeko, hainbat diziplina zientifikotan adituak diren bertako adituak ditugu. Gure editore zientifikoek dokumentuen kalitate gorena bermatzen dute, eta baita inpaktu handiko aldizkari zientifikoetako egileen jarraibideei egokitzen direla ere.
Audio eta bideo transkripzioak
Soinua testura transkribatzen dugu (elkarrizketak, batzarrak, eta abar) eta, ondoren, haren post-edizioa egiten dugu, bai idatzitako dokumentuak zuzenean erabiltzeko bai gure bezeroek eskatutako hizkuntzara itzultzeko.
Testuen edizioa
Gure itzulpen zerbitzuek jatorrizko testuetan akats gramatikalen eta edukian akatsen zuzenketa ere hartzen dute barne. Baina, bezeroak eskatuz gero, testuaren estiloa eta idazkera hobetzeko aukera ere eskaintzen dugu, kalitate gorena bermatze aldera.
Maketazioa
Gainera, jatorrizko testuak, eta baita itzulitakoak ere, bezeroak nahi duen maketazio-formatuan eta nahi duten diseinu grafikoarekin emateko aukera ere eskaintzen dugu.
Azpititulazioa
Azpitituluak egiten dituzten profesionalekin egiten dugu lan gure bezeroen bideoak beste hizkuntzetara/hartzaile batzuei egokitzeko.
Interpretazioak
Itzulpengintza tekniko, zientifiko eta espezializatuko zerbitzuez gain biltzar komertzialetan, batzarretan eta mintegietan aldibereko eta ondoz ondoko interpretazio zerbitzuak gehitzen dizkiegu.
Itzulpen memorien eta glosario terminologikoen kudeaketa
Lagundutako itzulpengintzarako plataforma berrienak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak emateko. Prozesuari oso lotuta dauden eta erabilgarritasun handia duten bi aktibo dira itzulpen-memoriak eta glosario terminologikoak. Balio erantsiko bi formatu horietan itzulpenen edukiei eta euren beharrei egokitutako kudeaketa eskaintzen diegu gure bezeroei.